GURE HERRIZ

Urdazubi

“Ura eta zubia”, horixe da herri honen izenaren esanahia. Hori jakinda, erraza da zer aurkituko duzun jakitea. Eta herria, hain zuzen, Pirinioetako ohiko herrixka horietako bat da. Indianoek eraikitako etxe armarridunak daude, ingurua berde dago beti, eta ubide txiki batek herrigunea zeharkatzen du. Multzoak itxura dotore eta hotsandikoa du, eta zoragarria da hango kaleetan ibiltzea. Ez bakarrik edertasunagatik, baita bizitasunez beteriko giroagatik ere.

Gure kobazulo berezienak… konekta zaitez lurraren barnealdearekin

Koba honi Ikaburuko leizea deritzo eta Goi Paleolitoko Nafarroako aztarnategi garrantzitsuenetako bat da.

Leize hauek itxita daude eta, hemen bai, estalaktita eta estalagmita ederrak ikusiko dituzu, milaka urtetan barrena eratu direnak.

Jakizu haitzulo hau babestokia izan zela Independentzia Gerran eta karlistaldietan, eta hemen ezkutatzen zirela kontrabandista eta bidelapurrak. Eta, kasu!, honek ere badu misteriozko kutsurik. Bertako elezaharrek diotenez, oraindik ere lamia zoragarriak bizi dira hemen: erdi-arrain eta erdi-emakume diren izaki mitologikoak.

Gidari adituekin egiten da bisitaldia, eta horien ardura da dena primeran mantentzen dela ziurtatzea. Gainera, bertako kafetegian indarrak berritu ditzakezu edo askaldegian mokadutxo bat jan; oroigarri politen bat ere eros dezakezu dendan.

Ez da haren jatorria ezagutzen, baina uste da agustindarren kongregazio txiki bat bertan kokatu zela XI. mendean, erromesei laguntzeko.

Historia gorabeheratsua izan du mugatik hurbil egoteagatik, eta gaur egun parrokia-eliza bat da.

Kanpoaldean, herrerar estiloko portada nabarmentzen da; baita harri gorrikara ere, eskualdean hain ohikoa dena.

Barrualdean, berriz, ikusi beharrekoak dira Erdi Aroko klaustroa, pintura eta eskultura garaikideko bilduma iraunkorra, eta monasterioaren museoa. Hemen, Urdazubiren historia ezagutu ahalko duzu, Donejakue bidearekin duen loturaren berri izan, eta monasterioaren iragana bisitatu, ikus-entzunezkoen eta informazio-taulen bidez.

Urdazubiko herria, 500 biztanle inguruko erroldarekin, Nafarroako iparraldean dago, itsas mailatik 90m-ra, eta toki pribilegiatu batean, iparraldetik hurbil eta kostaldetik ez oso urrun.

Bisitariarendako rakargarri ugari ditu, paisaiatik hasta eta gastronomiaraino.

Dantxarinea auzoak merkataritza eta ostalaritza eskaintza zabala du, dendak, tabernak, jatetxeak, boutiqueak eta gasolindegiak barne, bisitariaren eskura dauden zerbitzu guztiekin.

  • Urdazubi/Urdax: 3 km
  • Zugarramurdi: 4 km
  • Elizondo – Baztan: 22 km
  • Biarritz: 29 km
  • Parque de Bertiz: 31 km
  • San Juan de Luz: 34 km
  • San Sebastián: 57 km
  • Pamplona: 72 km
0 km
URDAZUBIKO LEZEAK
0 km
ZUGARRAMURDI
0 km
ELIZONDO-BAZTAN
0 km
BIARRITZ

GALERIA

Inguruko argazkiak

Abrir chat
¡Hola!
¿En qué podemos ayudarte? Laguntzarik behar duzu?